MUSIKA

Scott McCaughey estatubatuarrak Donostian joko du

Scott McCaughey musikari estatubatuarrak Donostiako Le Bukowski Klubean joko du ostegunean, maiatzak 28, 21:00etatik aurrera. McCaughey Young Fresh Fellows rock-and-roll banda bikainaren buru da, baina horretaz gainera, makina bat talde ospetsutan aritzen da, tartean, REM, The Minus 5, Robyn Hitchcock edo The Baseball Project.

Bada, ostegunean, estatubatuarra bakarrik arituko da Donostiako Le Bukowski aretoan, Dungeon Golds (YepRoc/Everlasting) diskoa aurkezteko. Disko hori Minus 5 taldearekin grabatu du, musikari apartak biltzen dituen egitasmo musikala: Jeff Tweedy (Wilco), Peter Buck (REM), Ian McLagan (Small Faces), John Ramberg (Tripwires) eta Linda Pitmon (Steve Wynn Band), besteak beste.

McCaughey Seattle hiriko undeground-ak eman duen musikari handienetarikoa da, eta bere ibilbideak underground-aren mugak gainditu ditu. Musikari ez ezik, ekoizlea ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button