LITERATURA

“Kilkerren soka” edo liburuen aurkezpenak

Azaroaren hasieran jarriko du abian 111 Akademiak liburu aurkezpenak ardatz izango dituen Kilkerren soka egitasmoa. Akademiak euskal literatura eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatu nahi du. Euskal literaturan izan den urteko sorkuntza ezagutzera eman nahi da eta sorkuntza hori irakurleekin partekatzeko aukera eskaintzen zaie idazleei.

Aurten, Anjel Lertxundi, Antonio Casado da Rocha, Xabier Artola eta Leire Bilbao izango ditu protagonista kilker honek.Beraz, lau liburu aurkezpen antolatu ditu azarorako: lau liburu, lau egile, lau bidaide eta lau herri. Aurreko saioetan bezala, liburua aurkeztuko duen idazleak bidaidea izango du alboan: honek liburua aurkeztuko du, irakurle gisa liburuaren balorazio bat eginez, eta zubi lana burutuko du idazlearen eta bertaratzen diren irakurleen artean, bataren zein bestearen mezua suspertzen saiatuz.

Leire Bilbaoren azken lanarekin emango zaio hasiera hirugarren ziklo honi. Idazle ondarrutarrak Scanner aurkeztuko du Tolosan azaroaren 9an eta lan horretan Xabier Mendiguren Elizegi izango du bidelagun. Bonberena gaztetxean egingo da aurkezpena; gaztetxeko kideekin elkarlanean antolatu da saioa.

Hurrengo astean Anjel Lertxundi izango da protagonista. Azaroaren 22an, Antonio Casado da Rochak Oier Guillan izango du bidaide. Eta 24an, Xabier Artola Larrabetzura joango da Arantxa Urretabizkaiarekin.

Jon Arretxe, Patziku Perurena, Iban Zaldua, Yurre Ugarte, Kepa Altonaga eta Eider Rodriguez izan ziren joan den urteko protagonistak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button