ARTEA

Hiperrealismotik abiaturiko paisaiak

Ricardo Sanz-en pinturak paratu dira Donostiako Echeberria galerian. Ikusgai dauden koadroak hiperrealismotik abiatzen diren paisaiak dira. Uztailaren 1etik 30era luzatuko da erakusketa honekin gozatzeko aukera.

Figurak, biluziak, erretratoak eta pisaiak dira bere gaiak eta eginkizunak. Donostiako zenbait paraje eder ere agertzen ditu modu argitsuan. Gizakiek ere bere garrantzia dute paisaia eder horien baitan. Margolanak argazkiak dirudite; zehaztasun guztiekin eginda daude.

Bere lana idealizatua da, platonikoa, preziosista. Bere erretratuak klasikotasunez blaiturik datoz, modernotasunez eta era berean tradizio eta jakite piktorikoarekin nahasturik.
Paisaiak harremanetan daude autorearekin, baina bi hiri ekartzen ditu oihaletara: Madril eta Donostia.

Erakusketa honetan, pintorearen begiradak transformaturiko figurak eta formak (trazu berezietan eta hizkuntza propioak aldaturik) ikusgarriak kausituko ditugu etengabean.
Uztailaren 1etik 30era luzatuko da erakusketa honekin gozatzeko aukera.

Echeberria galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button