artea

2012-02-22 · 10:57:12
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

Kantarien potreta ikusgarriak

Kantarien potreta ikusgarriak

Hil honen hasierako egunetan inauguratu zen Amarako Ernest Lluch Kultur Etxean Iban Lafont-en Buru Bero erakusketa.

Iban Lafont-ek (Donostia, 1974) bere lanean eragin handia izan duten musikarien buruak erretratatzen ditu, eta erakusketa 21 erretratuk osatzen dute.
Buru hauek ideia, abesti eta melodia ezberdinen iturri izan dira, Lafont-en obran garrantzitsuak izan direnak, pintura eta musika loturik ikusi baititu beti.
Oso gertutik egindako erretratuak dira, baina aire artifizial batekin, nolabaiteko urruntasuna lortzen dutenak ere.

Donostia Kultura-k bidalita

Bidali zure albistea >>

Josemari Salaberriaren erakusketa paratu dute Donostian

Josemari Salaberriak iaz Zarauzko Sanz-enean jarri zuen erakusketa bera dago ikusgai Donostiako Okendo Kultur Etxean (Gros). Salaberriak 2001etik 2011ra eginiko marrazkiak, pinturak eta eskultura mugikorrak paratu ditu. Erakusketa zabalik dago martxoaren 17ra bitarte.Salaberriaren artelanak detaile handiko obrak dira, zehaztasunez josiak, lanordu asko behar duten artelanak. Salaberria Tanger hirian jaio zen, ...

“Artea oinez” erakusketa

Artea Oinez erakusketa ibiltaria Zizur Txikiko San Fermin ikastolak antolatu du Nafarroa Oinez festarekin bat egiteko, 2012an. Kalitate handiko artisten lanak ikusi ahalko dira bertan: Martin Caro, Jose Luis Zumeta, Nestor Basterretxea, Dora Salazar, Morras, Del Valle, Gorriti eta Oteiza.Helburua da artea eskuragarriago bilakatzea produktu esklusiboa eskainiz ...

Anselmo Guineari buruzko erakusketa paratu dute Bilbon

Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dago Anselmo Guinea (Bilbo, 1855-1906) pintoreari buruzko Modernitatearen Jatorriak Euskal Pinturan izenburuko erakusketa maiatzaren 12ra bitarte.Guinea funtsezko pintorea izan da mende aldaketako euskal margolaritzak izandako transformazio estetikoen berri izateko. Erakusketan 85 artelan bildu dituzte. Horietatik erdiak ez dira sekula jende aurrean ikusi, eta beste zati ...

Mundu osoko argazkilari ospetsuak

Donostiako Kubo-Kutxa Aretoan argazkigintza unibertsalaren historiaren berrikusketa proposatzen da 300 irudi baino gehiagoren bidez. Hala, PHOCUS. Bilduma baten argazkia izeneko erakusketan Nadar, Doisneau edo Capa argazkilarien irudiak begizta daitezke. Erakusketa maiatzaren 13ra arte bisitatu ahalko da. PHOCUS. Bilduma baten argazkia Kutxa Fototekak metatzen duen argazki-altxorraren laburpen txiki handi ...

Rafael Blasco pintore espainiarraren obrak ikusgai Iruñean

Castello hiriko Rafael Blasco pintoreak bere obra berriena paratu du Irueko San Anton galerian. Blascoren margolanetan sinesgarritasuna funtsezkoa da. Hala, bere natura hilek nortasunez gainezka agertzen dira argiaren eta objektuen garrantziaren ondorioz. Erakusketa martxoaren 6ra bitarte dago zabalik.Errealismo bikaina erakusten dute koadroek, eta bisitariak ondo begiratuz gero, gertutik hainbat detaile ...

Arte Hormonatua jaialdian parte hartzeko deialdia zabaldu dute

La Cuchara kolektiboak antolatu ohi duen Arte Hormonatua aurtengo edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da eta bertara askotariko proiektuak aurkeztu ahalko dira, hala nola, instalazioak, bideo-lanak, antzerkigintza, dantza, eskultura, ilustrazioa, pintura edo performancea.Arte Hormonatua jaialdian hainbat diziplina artistiko eta musikal bizi dira elkarrekin, eta askotariko ...

Jelena Sredanovic-en aire paisaiak Bilbao Arte Fundazioan

Jelena Sredanovic-en (Novi Sad, Serbia, 1982) Clouds and Reflections erakusketa ikusi ahal izango duzue, Bilbao Arte Fundazioko erakusketa gelan, otsailaren 23ra bitartean. Bilbao Arte Fundazioaren 2011eko beka-programan burutu zuen Jelena Sredanovic-ek bere proiektua, BBK Fundazioak emandako diru-laguntzaz. Artistaren bidaietan, hegazkinaren leihotik begiztatzen dituen aire-paisaien argazkiak egiten ditu. ...

berriemaileak