MUSIKA

Jazz kontzertuak Zarauzko Malekoian

Uztailaren 15 eta 16an, 20:00etan Malekoian jazz musika entzuteko aukera izango du bertara hurbiltzen den guztiak.
Lehen egunean, R.S. Factor taldea arituko da. Talde honen barruan, Ruben Salvador, Julen Izarra, Alejandro Satxa Soriazu, Javier Mayor eta Hasier Oleaga batzen dira. Talde hau Musikene ikastegiaren baitan sortu zen, konkretuki 2007 urtean taldekideak bertan jazz ikasketak egiten ari baitziren.
Taldearen musika inprobisazioan oinarritzen da, bai lan originalekin baita jazz standard ezagunetan. Errepertorioan be-bop, swing, latin, ballad, blues, jazz contemporaneo, reggae, funk, eta abar eskaintzen dute.

Uztailaren 16an Evicence Quartet taldeak (Julen Izarra, Rafel Santana, Kike Mora eta Iker Uriarte) joko du. 2005 urtean sortutako taldea da hau eta beraiek konposatutako musikaz gain jazz maisu handien lanen inprobisazio pertsonala ere eskainiko dute. Energiaz beteriko musika, bebop, harbop eta latinjazz batik bat.

Zarautz Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button