IKUS-ENTZUN

“El Abrazo de la Serpiente” filma aurkeztuko du Kresala zineklubak

Donostiako Kresala zineklubak Abrazo de la Serpiente (Ciro Guerra, 2015) izenburuko filma pantailaratuko du gaur, Trueba zine-aretoetan, 19:30ean. Iñaki Ortiz zine-kritikari eta precriticas.com webgunearen sortzaileak aurkeztuko du emanaldia.

Film horrekin hasiko du Kresalak denboraldiko azken bihilekoa. Abrazo de la Serpiente abentura-filma da, eta iazko Zinemaldian oso harrera ona izan zuen. Horretaz gainera, Oscar sarietarako izendapena jaso zuen, ingelesez ez den hizkuntzan egindako film onenaren sailean.

Kresala zineklubaren arabera, filmak hauxe kontatzen du: “Karamakate Amazoniako xaman boteretsu bat da, bere tribuko azken kidea, eta oihanaren sakonean bizi da, isolaturik, berak hala nahi duelako. Bakardadean emandako hamarkadek hondatu egin dute; oroitzapenik eta emoziorik gabe utzi dute. Xamanaren bizitza hutsa aldatu egingo da Evan etnobotanikoa iristen denean”.

Filma zuri eta beltzez filmatutako lan ederra eta iradokitzailea da, non Amazoniako paisaiek bestelako itxura magikoa erakusten duten, aipatutako zuri-beltzaren ondorioz.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button