LITERATURA

“Munduko Poesia Kaierak” bildumaren ale berriak

Gaur, osteguna, urriak 16, Donostiako Egia auzoko Bukowski tabernan, Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru ale berri aurkeztuko ditu Susa argitaletxeak. Oraingoak aukeraturiko idazleak Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel Hernandez izan dira. Angel Errok, Koldo Izagirrek eta Josu Landak hartu dute itzulpenak egiteko ardura.

Aurtengo udaberrian Georg Trakl, Maria Merce Marçal eta Aime Cesaire idazleen aleak argitaratu ziren, bildumari hasiera emanez. Orain hiru berri hauek argitaratuko dira, eta guztiek osatzen dute 2014an plazaratutako Munduko Poesia Kaierak.

“Kanpoko poesia behinena euskarara ekartzea du xede bildumak, edizio xume baina irakurgarrien bidez. Urtero sei ale berri argitaratuko dira, hiru udaberrian eta hiru udazkenean, munduko lurralde, hizkuntza eta literatur tradizio ugarienak aintzat hartzeko asmoz”, dio Beñat Sarasola edizioaren arduradunak.

Arratsaldeko 17:00etan kafe bilkura bat egingo dute kazetariekin hiru itzultzaileek, eta geroago, 19:00etan, errezitaldia eskainiko dute hirurok.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button