LITERATURA

Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historiari buruzko liburua argitaratu du UPV/EHUk

Joan den astean BizBAKek antolatu zuen Euskal Haur eta Gazte Literatura udako ikastaroaren harira, UPA/EHUk Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia izeneko liburua plazaratu du.

Xabier Etxanizek eta J.M. López Gasenik zuzendu dute lana, eta Euskal Literatura Saila bildumaren baitan dago. BizBAKeko ikastaroetan parte hartutako adituek beren azterketak sartu dituzte bertan. Sail berri horrek “euskal literaturaz hausnartzeko, gozatzeko eta eztabaidatzeko gunea izan nahi du, elegia, euskal literaturaren alorrari patxadaz, zuhurtziaz, baita pasioz ere, begiratuko dion leihoa izan nahi du”, aipatu dute egileek.

Lehenengo atalean, egungo egoera kokatzeko sarrera historiko labur baten ondoren, azken hiru hamarkadetan euskaraz idatzitako zein euskaraturiko haur eta gazte literaturaren eboluzioa dakar liburuak: kantitatearen eta kalitatearen gorakada, literatura-sistemaren eraketa, emakumeen presentzia… eta, horrekin guztiarekin batera, albumak gurean eman dituen lehenengo urratsak. Amaitzeko, iraganetik etorkizunera eginiko gogoeta dator.

Bigarren atala, ordea, hamazazpi idazlanen azterketek osatzen dute. Bada, hamazazpi azterlan horiek bide ematen dute lehenengo atalean esandakoa hobeto ulertzeko eta geure idazle eta idazlan garrantzitsu batzuk ezagutzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button