ESZENA

Kresala konpainiak “Amoria & Dolore” aurkeztuko du Amurrion

Dantzaren XVII. Zirkuituaren barruan Kresala konpainiak Amoria & Dolore aurkeztuko du Amurrion, azaroaren 13an, 20:00etan.

Amoria & Dolore dantza ikuskizunak euskal nabigazioaren urrezko aroan du abiapuntua, eta  Elkanoren lehen mundubira gogora ekarri nahi du. Izan ere, obrak “Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.”

Hori guztia errepresentatzeko 30 dantzariek hartuko dute parte 17 eszena dituen piezan. Dantzarekin batera hainbat testu entzungo dira: Artze, Etxepare eta Galeanoren poemak.

Kresala Euskal Herriko dantza konpainia da, eta 1968an Donostian sortu zen. 2000. urteaz geroztik, Idoia Ibarzabal da dantza-irakasle eta zuzendari laguntzaile gisa. Orokorrean, dantzako antzerki original eta anitza egiten dute, dramaturgiari eta mugimenduaren kalitateari garrantzia emanez.
Obra hauek nabarmentzen dira: Hostoak (1996), Soka (1998), Bestaberri (2000), Marixe (2002), Sehaska (2006), Buba eta Bubu (2011), Oteizaren kaxa beltza (2014), Zeruko (2017) eta Ikonografiak (2019).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button