IKUS-ENTZUN

Euskadiko Filmotekak Victor Ericeri buruzko egitaraua ondu du Tabakaleran

Dakizuenez, Euskadiko Filmategiak egoitza berria inauguratuko du Donostiako Tabakaleran. Horrekin batera, azaroko programazioa ere iragarri du, Victor Erice zinegilearen inguruan ardaztuko dena.

Hala, hasteko, azaroaren 5etik 26ta bitarte, Ericeri buruzko atzera begirakoa izango da.  Azaroaren 9tik 31ra, halaber, zinema-tailerra izango da Ericerekin, Dokumentala eta fikzioa: zinemaren izaera bikoitzera gerturatze bat. Tailerra Tabakalerarekin lankidetzan egingo da.

Azkenik, azaroaren 14an, Victor Erice eta Pedro Costaren arteko solasaldia izango da, Donostia 2016ren laguntzarekin.

Tabakalerak iragarri du laster zehaztasun gehiago zabalduko dituela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button