LITERATURA

“Etxepare Saria” haurrentzako albumak sortzeko

Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izango dira. Proposamenak osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du.

Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira eta lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean. Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte. Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko.

Lehiaketan parte hartzen duten egileek obra osoaren 5 ale aurkeztu beharko dituzte: bata originala izanen da eta besteak horren kopiak (pdf formatuan). Bertan, testua eta irudiak kokatuko dira.

Lanak maiatzaren 22a baino lehenago bidaliko dira helbide honetara: Etxepare Saria, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa).

Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa da, eta dakizuenez, saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button