MUSIKA

Ohikoa ez den kontzertua

Gaur, ohikoa ez den kontzertu original baten agerlekua izango da Euskalduna Jauregia, musika klasikoaren obra batzuen laginak interpretatuko baititu Bilboko Udal Musika Bandak: Pachelbel-en Canon edo Vivaldi-ren Udaberria obrek euskal musikaren ukitua izango dute. Gainera, okasio honetan Bandak, marinbaren doinuaren laguntza izango du.

Zenbait moldaketa bereziki eginak izan dira okasio honetarako Garikoitz Mendizabalen eskutik, berrikuntza bat dakarrelarik kontzertu honetarako; marinbaren doinua Asier Garcia Bandako atabalaren eskutik. Hauekin batera, ohikoa denez, Idoia Kareaga (bigarren txistua) eta Gorka Zabaleta (silbotea) arituko dira.

Euskalduna Jauregiko Bilboko Udal Txistularien Bandaren hurrengo kontzertua, Garikoitz Mendizabalen Sosegua disko berriaren aurkezpena izango da. Bertan, beste batzuen artean, Kepa Junkera musikariak parte hartu du eta gainera lan hau ekoiztu du. Hitzordua, martxoaren 16an, asteazkena.

L&V Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button