IKUS-ENTZUN

“Soinujolearen Semea” filma Gasteizen ikusgai

Gasteizeko Florida zinemekin elkarlanean antolaturiko Zinez programa euskarazko lanak haizatzen ari da, euskal kultura sustatzeko, proiekzio eta solasaldi formatu baten bidez. Urrian Paul Urkijok zuzendutako Errementari lana pantailaratu zen. Azaroan, Berri Txarrak taldeari buruzko Dardara dokumentala izan zen protagonista. Marina Lameirok zuzendutako lana da Dardara. Azken proposamena gaur berton, hilak 21, 19:00etan, ikusteko aukera izango duzue: Soinujolearen Semea.

“David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuen bere jendearen gaitzespena ikustean. Kalifornian zoriona aurkitu arren, bere lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta bere erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten. Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera joan zaio, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi.”

Bernardo Atxagaren izen bereko nobelaren egokitzapen honetan Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Frida Palsson, José Ramón Argoitia, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, eta Miren Arrieta aritu ziren aktore lanetan, Fernando Bernués zuzendaritzapean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button