MUSIKA

Ebbot Lundberg & The Indigo Children, Bilbon, Hondarribian eta Gasteizen

The Soundtrack Of Our Lives eta Union Carbide Productions talde suediarren buru izandako Ebbot Lundberg Bilboko Kafe Antzokian, Hondarribiko Psilocybenea aretoan eta Gasteizko Hell Doradon izango da, ostegunean, ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren, The Indigo Children taldearen laguntzarekin.

For The Ages To Come izenburuko lana aurkeztuko du Lundbergek, eta suediarrekin batera Pasavento madrildarrak arituko dira.

1980ko hamarkadan, Suedian izandako rock eztandaren ikur Union Carbide Production taldearen buru izan zen. Harrezkeroztik, kultuzko banda bihurtu da, energia handiko gitarrekin eragindako rock gordinaren zaleentzat. Union Carbide, gainera, bueltatu egin da, eta aurtengo Azkena rock Festival jaialdian izango da.

1990eko erdi aldean, Lundbergek psikodeliara jo zuen, bai eta The Soundtrack Of Our Lives (TSOOL) eratu ere, zeinarekin disko bikainak argitaratu zituen, tartean, Behind The Music (2001, Telegram Records Stockholm) izugarria.

Bada, egun, TSOOL taldearekin egindako bidetik ari da, The Indigo Children talde gaztearen laguntzaz; alegia, 1960ko psikodelia eta popa jorratzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button