MUSIKA

Durango Hiria Txistu Lehiaketa

Ohikoa den legez, lehiaketara aurkeztu beharreko lanek berriak behar dute izan, argitaratu eta estreinatu gabeak eta ez da moldaketarik onartuko. Konpositore bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du eta lanek ezingo dute 5 minutu baino gutxiago ezta 10 minutu baino gehiago iraun.
Konposizioak txistu kamara musikarako idatziko dira, gehienez bost partaiderentzat eta gutxienez birentzat.

Lana (4 ale) izenburu batekin eta kartazal itxi bat, azalean lanaren izenburua eta barruan egilearen datuekin (izena, curriculuma, helbidea, telefonoa eta bere gaineko iruzkina), helbide honetara bidali behar dira: Durangoko Udala (Durango Hiria Txisturako Konposizioen Lehiaketa), Zeharkalea, 3 – 48200, Durango.
Lanak jasotzeko azken eguna 2011ko martxoa 16an izango da.

Saritutako obrak Durangon estreinatuko dira jendaurrean hurrengo urteko, Euskal Astearen ekitaldien barruan.
1. saria 2.500 euro eta oroigarria izango da; 2. saria 1.200 euro eta oroigarria eta 700 euro eta oroigarria hirugarrena.

Silboberri Txistu Elkarteak berak antolatzen du lehiaketa hau eta, beraz, eskubide osoa izango du grabatzeko eta, era berean, grabazioak emateko eta banatzeko ere bai, hala entzunezkoak nola ikustekoak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button