BESTELAKOAK

Aiko taldearen erromeria “Bilgu” lan berriarekin

Aiko Taldeak, gaur, azaroak 6, nafar Pirinioetako doinuen aberastasuna dakar Euskalduna Jauregira, Bilgua bere azken diskoaren aurkezpenarekin.  Lan honek jauziak, jotak, valsak, mazurkak, txotisak edo zortzikoak biltzen ditu eta horiek gauzatuko dituzte Euskalduna Jauregian, 20:00etan hasiko den erromerian.

Aiko dantza kolektiboa, erronka berri batekin doa Euskaldunara, ttunttuna, biolina eta danborrarekin dantzak, eta lan dantzagarri horren soinuak haizatzera.
Emankizun honetan Aiko Taldeak ikuskizunean parte hartzeko aukera emango dio publikoari, Euskalduna Jauregia jai giroan murgilduz eta, bilbotar euskal dantza zaletuen topagunea bihurtuz.

Bilgua-k, hasieratik bukaerara arte dantza egiteko musika eskaintzen du, XX.mende hastapenean Nafarroa iparraldeko Valcarlos-Luzaideko estilo tradizionaleko erromeria baten antzera, bailarako dantzak eta inguruetakoak dantzatzeko, modu batera edo bestera, gureak egin ditugunak. Entzuteko musika da, baina batez ere jauzien, nahiz ingurutxo, mutil-dantza, jota, vals, txotis, zortziko,.. doinuen erritmoan dantza egitek” adierazi dute dantzari porrokatuek.

Taldea ondorengo musikariz osatzen da: Aitor Furundarena (soinujole eta konposatzailea), Alvaro Garcia Martinez (gitarra-jolea eta konposatzailea),  Asier Garcia Artetxe (perkusio-jolea), Sabin Bikandi (txistulari eta konposatzailea), Elur Arrieta (perkusio-jolea) eta Ainara Artetxe (biolin-jolea), Juan Ortiz (teklatuak), Jon Gaminde (gaita eta danborra), Martin Ariztimuño (gaita) eta Jon Maia, Larraitz Artetxe, Patxi Laborda eta Vanesa Castaño dantzari eta dantza maisuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button