MUSIKA

Nor Man taldeak “Dorleak” disko berria plazaratu du

Eibarko Nor Man bandak Dorleak izenburuko diskoa sareratu berri du taldearen bandcamp webgunean. Taldearen hirugarren lana da. Aurretik Perkins (2013) eta Norman (2010) lanak argitaratu zituzten gipuzkoarrek.

Kepa Arakistain (The Gominols, Skandalu Publiku), Alex Ariznabarreta eta Gorka Bocos (Electric Dolls) eta Beñat Narbaiza (Doministikum) musikariek eratu zuten Norman, 2007an, Eibarko Legarre entsegu lokaletan.

Bi urte geroago, Danbaka lehiaketako finalera eta Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketako azken fasera sailkatu ziren, eta urte berean lehen diskoa argitaratu zuten; egun Peñalbak jotzen du bateria.

Nor Manen proposamena askotarikoa da: erritmo aldaketa ugari, tarte melodikoak, intentsitate handiko post-hardcore pasarteak, jazz kutsuko zertzaladak, gitarra zorrotzak…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button