BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak” XXXI. ediziora heldu da

Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Udaberriko Bertso Saioak XXXI. edizioa antolatu dute maiatzeko hiru larunbatetan (9an, 23an eta 30ean), Bilboko Santutxuko Karmelo plazan.

Aurtengo edizioa datorren larunbatean, maiatzaren 9an, zabalduko da Bizkaiko eta Euskal Herriko Txapeldunekin, Fredi Paia eta Amets Arzallus. Eurekin batera Jon Maia eta Alaia Martín izango dira.

Bigarren saioa maiatzaren 23an izango da, eta oraingo honetan, Euskal Herriko txapeldun izandako Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña, Julio Soto egungo Nafarroako txapeldunarekin eta Igor Elortza Durangoko bertsolariarekin arituko dira.

Aurtengo edizioan, zita bereziren bat ere izango da maiatzaren 30ean. Bilboko eta Bartzelonako Udalen arteko kultur lankidetzarako hitzarmenari esker, Udaberriko Bertso Saioak ekimenaren edizio honetan, Glosadors eta Bertsolariak Final Handi bat egingo dute, futbolean egin behar den bezala.

Aurten, bertso-poteoaren edizio berria ere programatu da arratsaldeko Santutxu auzoko hainbat tokitatik Onintza Enbeita, Jone Uria eta Arkaitz Estiballes hirukotearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button