BESTELAKOAK

Coevent, gazteak elkarrekin sormenaren alde

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzarekin, COEVENT programan parte hartzeko deialdia egin du. Aurten hirugarren edizioa izango da, eta izena emateko epea otsailaren 25ean amaituko da.

Coevent jakin-nahia eta lanerako gogoa duten gazteei zuzendutako proiektua da, eta gazteek beste batzuekin batera burututako lan-prozesu baten bidez, ezagutzak eta esperientzia hartzea du xede proiektuak. Lan-prozesu horren amaiera urrirako ekimen bat burutzea izango da.
Proiektuaren bidez, gazteek ekimenen antolaketaren arloa bertatik bertara ezagutuko dute; hau da, ekoizpena, hornitzaileen kudeaketa, komunikazioa eta beste alderdi batzuk. Prozesu-fase guztietan izango du taldeak aditu profesionalen laguntza.

Horretarako, Bilbon erroldatutako 22-35 urte bitarteko gazteek har dezakete parte, eta otsailaren 27ra bitartean eman ahal izango dute izena mezu elektronikoa bidaliz gazteria@ayto.bilbao.net  helbidera.

2013an egin zen aurrenekoz ekimen hau, eta hartan, Bilbao Beach uriko hondartza asmatu zen. 2014an antolatutako ekimenean, Bio Bike Eguna egituratu zen. Honen helburua bizikletaren pedalei eraginez energia sor daitekeela erakustea izan zen.

Informazio guztia helbide honetan ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button