ARTEA

Alberto Palomeraren “Observo y experimento” erakusketa, Durangon

Durangoko Museoan, maiatzaren 6tik 29ra bitartean, Alberto Palomeraren Observo y experimento izeneko margo erakusketa ikusgai egongo da.

Erakusketa liburuei, ezagutzari, bidaiei eta begirada irekia duten naturalistei eskainitako omenaldi bat da, eta bere teknika hizkuntza piktorikoaren bikaintasunarekin uztartzean oinarritzen da.  Durangoko Museoaren arabera, “pigmentu aglutinatzaileek, metalek, lurrek, harriek eta objektuek  beraien egoera berriaren kontzientzia hartzen dute eta artista-sortzailearen eskutik, materiala duin bihurtu eta ahanzturatik berreskuratzen duen hizkuntza berri bat bezala azaltzen dira, begiratzeko gaitasuna galdu den gizarte baten.(…) Palomerak pintura animatzeko animoak animatzen du, honi bizitza emateak eta bere koadroak hizkuntza piktoriko ezagunetik haratago doaz. Tridimentsionaltasunarekiko joerak markotik ateratzera eta instalazioa erabiltzera darama autorea, arte kontzeptualaren eremuan ahots propioarekin mugitzen dena. Palomerak zehaztasunei arreta handia eskaintzen die, erne dago eta artista ipurterre bezala, errealitate ezberdinak hautematen ditu eta zuhurtzia handiz gaur eguneko informazio uholdea xurgatzen du. Datuak prozesatu eta kanalizatzen ditu sentsazio mapa berri baten isuri arte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button