MUSIKA

Idolos del Extrarradio eta AA Tigre, Bermeoko Nuntxaku Zentro Sozialean

Bermeoko Nuntxaku Zentro Sozialak bi emanaldi hartuko ditu asteburuan. Larunbatean, Kantabriako Idolos del Extrarradio (punk, power-pop)  taldeak eta Irungo Indidxabak (indie-rock) bandak joko dute, 23:00etatik aurrera.

Idolos del Extrarradio Santander hiritik datorren banda da, eta gaztelaniaz abestutako punk-rock ilun eta melodikoa  jorratzen du. 2014an, Vorágine izenburuko 10 hazbetekoa argitaratu zuten kantabriarrek.

Igandean, halaber, AA Tigre-k joko du Nuntxaku Zentro Sozialean, eguerdiko 12:00etan. Egitasmo horren atzean Rafael Martínez del Pozo musikaria dago (Yogur, La Jr., Nacho Vegas). Asturiarrak Las acciones duran izenburuko lan berria aurkeztuko du. Rafael musikaria ez ezik, ekoizlea ere bada; Kiev Cuando Nieva, Sra. Sr. Sra. eta Bakelite taldeekin aritu da, besteak beste. Biharamunean, AA Tigre Bermeoko Nuntxaku Zentru Sozialean izango da, Jon Mantxirekin batera. Mantxik (Gora Japon, Karidadeko Benta) inprobisazio saio bat egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button