artea

2012-05-16 · 10:51:41
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

Jose Ramon Anda nafarraren “Denboraren aurkako formak”

Jose Ramon Anda nafarraren “Denboraren aurkako formak”

Jose Ramon Anda (Bakaiku, Nafarroa, 1949) eskultorearen 40 lan daude ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan. Erakusketak 30 urteko ibilbide artistikoa jasotzen du eta ikusgai dago 2012. urteko irailaren 9a bitarte.

Andaren obran egurra da funtsezko elementua. Izan ere, tailugile eta ebanisten familia batean jaio zen. Hala, gazte ikasi zituen zurak dituen eraikuntza-teknikak.

Erromako Arte Ederren Akademia Espainiarrean ikasi zuen eta garai hartako eskultore italiarren eragina jaso, besteak beste, Giacomo Manzú, Marino Marini eta Arturo Martinirena. Horiez gain, Max Bill eskultore, diseinatzaile eta arkitekto suitzarrak influentzia nabarmen izan du bere obran.

Bilboko Arte Ederren Museoaren webgunean jasotzen denez, “ezagutza horrekin, Andak eskultura abstraktua eta oinarri organizistakoa egin izan du. Bertan, planteamendu arrazionalistak eta espazialistak uztartzen ditu, materiaren arlo sentsorialekiko interes sakona erakutsiz”.

Bilboko Arte Ederren Museoa-k bidalita

Bidali zure albistea >>

“Arte-argazki-moda”

YOX kolektiboak Artea-argazki-moda izeneko egitasmoa antolatu du, Artelekuren babesarekin, eta Cristobal Balenciaga Museoaren laguntzarekin. Argazkigintzaren dela medio, arte bisualak eta moda sorkuntza elkartzen dituen egitarau berritzailea da. Hala, ekainaren 20ra bitarte, parte hartu nahi duten artistek izena eman dezakete, eta aukeratuek Artelekun egingo den tailer batean egingo lan ...

Musika eta argazkia batzen dituen erakusketa, Gasteizen

Leire G. Baztarricak (Gasteiz, 1992) musika eta argazkigintza batzen dituen Rockreation izenburuko erakusketa inauguratuko du maiatzaren 24an Gasteizko La Iguana Kafe lokalean. Leire Blacksun bezala ere ezaguna, Sormen eta Diseinuko Gradua ikasten ari da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean. Hemezortzi urte zituela, modelo lanak egin zituen Gasteizko ...

Artea oinez eta hormetan gora, Bilbon

Hilabete guztietako lehenengo larunbatean Bilboko Maiatzaren Biko kalean egin ohi den azokan arteaz gozatzeko aukera izango da ekainaren 1ean egingo diren bi ekintza artistikoren bitartez. Hala, The Walking Gallery izeneko ekintzaren bigarren edizioa egingo da. Munduko hainbat hiritan egiten den egitasmoa da artea kalera eramateko asmoz. Artistak hiriko ...

Argazki jaialdia, Andoainen

Kultura eta herri merkataritzaren sustapena ardatz dituen Argazkialdia 13 argazki jaialdia abiatu dute Andoainen. Ekimen horren barruan hainbat erakusketa jarri dituzte Andoaingo kale, taberna eta dendetan. Hala, ibilbide luzeko argazkilarien erakusketak ikus daitezke ekainaren 16a bitarte, tartean, Jose Badia, Maider Kuadra eta Eduardo Arreseygorre. Hiru argazkilariek, gainera, hitzaldiak ...

Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltaria, Rekalde Aretoan

Patrik Grijalvo, Amaia Gracia Azqueta eta Jose David Romero Martin artista gazteen lanak aukeratu dituzte Ertibil Bizkaia 2013 arte bisualen erakusketa ibiltariaren XXXI. edizioan erakutsiak izan daitezen. Erakusketa horrek laguntza eta bultzada bat eman nahi die sortzaile gazteei, beren ibilbide artistikoen lehen urratsetan. Horretaz gainera, beste hamazazpi artista ...

Emakumearen papera eremu artistikoan aldarrikatzeko ekintza

Maiatzaren 18an, eta Museoen Nazioarteko Egunarekin bat, A Plataformak ekintza bat egingo du Bilboko arte museo nagusietan, emakumearen papera esparru artistikoan aldarrikatzeko xedearekin. Hala, Arte Ederren Museotik eta Don Diego Lopez de Haro plazarainoko ibilbidean dauden eskultura publikoetan, Guggenheim Museokoaren inguruan daudenak ahaztu gabe, banderak jarriko dituzte A ...

Histeriari eta minari buruzko irudiak

Elssie Ansareok (Mexiko DF, 1979) El observatorio izeneko argazki erakusketa inauguratuko du bihar, maiatzak 17, Bilbaoarte zentroan. Erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 6a bitarte. Artistaren esanetan, bere lana eszenaren eta ikuslearen arteko hausnarketan mugitzen da joera barrokoa eta teatrala duten irudien bitartez, ikuslea artega jartzeko asmoz. ...

berriemaileak