artea

2012-06-27 · 09:30:17
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

BilbaoArteko grabatu eta serigrafia tailerra

BilbaoArteko grabatu eta serigrafia tailerra

2012 Bilbao arte 3.0 izeneko ekimenaren barruan, ekainaren 29an inauguratuko da Pilar Valdiviesok komisariatutako grabatu eta serigrafia tailerraren erakusketa. Lanak ikusteko parada uztailaren 29ra bitartean egongo da.

BilbaoArte Fundazioak abiaturiko 2012 Bilbao Arte 3.0 ekimena hainbat galeriarekin egindako akordioan datza. Hala, La Taller, Narata edota Michel Mejuto galeriekin kolaborazioa egingo da hainbat artisten lanak erakusketako eta zabaltzeko xedez.

Bertan, Arístide Stornelli, Claudio Lorenzo, David Arteagoitia, Erramun Landa, Jabier Herrero, Jordi Castells, June Crespo, Laura Bisotti, Mónica Abad, Nuria Batalla, River William eta Zaloa Ipiña artistek hartuko dute parte obra oso ikusgarriekin.

Guztiek ikuspegi oso pertsonaletik sortu dituzte hainbat obra plastiko, zeintzuk unibertso poliedrikoa sortu duten, era berean, ikertzeko, analizatzeko eta gozatzeko beta eskaintzen dutelarik.

BilbaoArte Fundazioak-ek bidalita

Bidali zure albistea >>

Musika eta argazkia batzen dituen erakusketa, Gasteizen

Leire G. Baztarricak (Gasteiz, 1992) musika eta argazkigintza batzen dituen Rockreation izenburuko erakusketa inauguratuko du maiatzaren 24an Gasteizko La Iguana Kafe lokalean. Leire Blacksun bezala ere ezaguna, Sormen eta Diseinuko Gradua ikasten ari da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean. Hemezortzi urte zituela, modelo lanak egin zituen Gasteizko ...

Artea oinez eta hormetan gora, Bilbon

Hilabete guztietako lehenengo larunbatean Bilboko Maiatzaren Biko kalean egin ohi den azokan arteaz gozatzeko aukera izango da ekainaren 1ean egingo diren bi ekintza artistikoren bitartez. Hala, The Walking Gallery izeneko ekintzaren bigarren edizioa egingo da. Munduko hainbat hiritan egiten den egitasmoa da artea kalera eramateko asmoz. Artistak hiriko ...

Argazki jaialdia, Andoainen

Kultura eta herri merkataritzaren sustapena ardatz dituen Argazkialdia 13 argazki jaialdia abiatu dute Andoainen. Ekimen horren barruan hainbat erakusketa jarri dituzte Andoaingo kale, taberna eta dendetan. Hala, ibilbide luzeko argazkilarien erakusketak ikus daitezke ekainaren 16a bitarte, tartean, Jose Badia, Maider Kuadra eta Eduardo Arreseygorre. Hiru argazkilariek, gainera, hitzaldiak ...

Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltaria, Rekalde Aretoan

Patrik Grijalvo, Amaia Gracia Azqueta eta Jose David Romero Martin artista gazteen lanak aukeratu dituzte Ertibil Bizkaia 2013 arte bisualen erakusketa ibiltariaren XXXI. edizioan erakutsiak izan daitezen. Erakusketa horrek laguntza eta bultzada bat eman nahi die sortzaile gazteei, beren ibilbide artistikoen lehen urratsetan. Horretaz gainera, beste hamazazpi artista ...

Emakumearen papera eremu artistikoan aldarrikatzeko ekintza

Maiatzaren 18an, eta Museoen Nazioarteko Egunarekin bat, A Plataformak ekintza bat egingo du Bilboko arte museo nagusietan, emakumearen papera esparru artistikoan aldarrikatzeko xedearekin. Hala, Arte Ederren Museotik eta Don Diego Lopez de Haro plazarainoko ibilbidean dauden eskultura publikoetan, Guggenheim Museokoaren inguruan daudenak ahaztu gabe, banderak jarriko dituzte A ...

Histeriari eta minari buruzko irudiak

Elssie Ansareok (Mexiko DF, 1979) El observatorio izeneko argazki erakusketa inauguratuko du bihar, maiatzak 17, Bilbaoarte zentroan. Erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 6a bitarte. Artistaren esanetan, bere lana eszenaren eta ikuslearen arteko hausnarketan mugitzen da joera barrokoa eta teatrala duten irudien bitartez, ikuslea artega jartzeko asmoz. ...

Zinea eta artea, Ispilu Arte galerian

Zarauzko Ispilu Arte galerian zinea inspirazio iturri duten hamahiru artista euskaldunen pinturak eta eskulturak daude ikusgai ekainaren 8ra arte. Erakusketa Zine izenburupean aurkeztu dute. Erakusketa osatzen duten lanak ez ezik, zine esperimentaleko proiekzioak ere ikus daitezke galerian. Hala, gaur bertan, maiatzak 15, Requiem por el cine sovietico (Hans ...

berriemaileak