artea

2012-07-23 · 12:09:54
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

Assumpció Mateuren "Erretako Basoa"

Assumpció Mateuren "Erretako Basoa"

Donostiako Aiete Kultur Etxeak Assumpció Mateu artista kataluniarraren erakusketa aurkeztu du. Irailaren erdi aldera arte ikusi ahalko dira bere lanak.

Erretako Basoa erakusketak naturaren baitan du sorburua. “Erakusketa osatzen duten lanek esperientzia pertsonal bat dute abiapuntu, Maçanet de la Selvako erretako basoan eta Gironako Montgrinen izandako esperientzian, hain zuzen ere.”

Sutan egon den basoaren mezua eta memoria bildu nahi izan ditu modu koherentean, plastikoan, etsipenarekin, nostalgiarekin eta isiltasunarekin batera.

Fotocollageak, akrilikoak, eta poema bisualak eskegi ditu artista kataluniarrak Donostiako Aiete Kultur Etxean. Lehenak dira, apika, ikusgarrienak eta interesgarrienak, izan ere, “paperezko eta materiazko collagea erretako basoan ateratako argazkien gainean aplikatzen du artistak”.
Beste aldetik, Poética del bosc (Basoaren poetika) Treitjant el Silenci (Isiltasuna zapaltzen) edo Olor a Cendra (Errauts usaina) dira lan piktorikoen sailak.

Hau guztia osatzeko, poema literario eta poema bisual bereziak egin ditu eta erretako basoaren alderdi intimoena erakutsi dute.

Assumpció Mateu (Girona, 1952) Bartzelonan bizi eta lan egiten du 1959. urteaz geroztik. 2011n, eta Würth La Rioja Museoan inauguratutako erakusketa zela eta, Erretako basoa katalogoa argitara atera zen, Kosme de Barañanok idatzia.

Donostia Kultura-k bidalita

Bidali zure albistea >>

Nabarmenak

Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltaria, Rekalde Aretoan

Patrik Grijalvo, Amaia Gracia Azqueta eta Jose David Romero Martin artista gazteen lanak aukeratu dituzte Ertibil Bizkaia 2013 arte bisualen erakusketa ibiltariaren XXXI. edizioan erakutsiak izan daitezen. Erakusketa horrek laguntza eta bultzada bat eman nahi die sortzaile gazteei, beren ibilbide artistikoen lehen urratsetan. Horretaz gainera, beste hamazazpi artista ...

Emakumearen papera eremu artistikoan aldarrikatzeko ekintza

Maiatzaren 18an, eta Museoen Nazioarteko Egunarekin bat, A Plataformak ekintza bat egingo du Bilboko arte museo nagusietan, emakumearen papera esparru artistikoan aldarrikatzeko xedearekin. Hala, Arte Ederren Museotik eta Don Diego Lopez de Haro plazarainoko ibilbidean dauden eskultura publikoetan, Guggenheim Museokoaren inguruan daudenak ahaztu gabe, banderak jarriko dituzte A ...

Histeriari eta minari buruzko irudiak

Elssie Ansareok (Mexiko DF, 1979) El observatorio izeneko argazki erakusketa inauguratuko du bihar, maiatzak 17, Bilbaoarte zentroan. Erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 6a bitarte. Artistaren esanetan, bere lana eszenaren eta ikuslearen arteko hausnarketan mugitzen da joera barrokoa eta teatrala duten irudien bitartez, ikuslea artega jartzeko asmoz. ...

Zinea eta artea, Ispilu Arte galerian

Zarauzko Ispilu Arte galerian zinea inspirazio iturri duten hamahiru artista euskaldunen pinturak eta eskulturak daude ikusgai ekainaren 8ra arte. Erakusketa Zine izenburupean aurkeztu dute. Erakusketa osatzen duten lanak ez ezik, zine esperimentaleko proiekzioak ere ikus daitezke galerian. Hala, gaur bertan, maiatzak 15, Requiem por el cine sovietico (Hans ...

Iban Barrenetxea ilustratzailearen erakusketa Elgoibarren

Iban Barrenetxea (Elgoibar, 1973) egungo ilustratzaile sarituenetakoa da. Bere irudiak, eta testuak, Bombstica Naturalis eta El Cuento del Carpintero liburuetan ikus eta irakur daitezke, besteak beste. Ipuin klasikoak ere jantzi ditu bere marrazkiekin. Gipuzkoarrak erakusketa inauguratuko du maiatzaren 17an Elgoibarko Kultur Etxean. Barrenetxearen lanak ikusgai egongo dira maiatzaren 31ra bitarte. ...

“Lalavandera” proiektua aurkeztuko dute Bilbon

Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984) eta Raul Dominguezek (Bilbo, 1984) Lalavandera argitaratze-egitasmoa aurkeztuko dute maiatzaren 15ean Bilboko Anti liburu-dendan, 20:30ean. Proiektuak bi artisten lanak biltzen ditu, hala nola, idazkiak, marrazkiak, doinuak eta ikus-entzunezko lanak. Gure lanetatik hasita, Lalavandera-k beste egile batzuen testuak eta ekarpenak argitaratu nahi ditu etorkizunean. ...

Emakumeak susmopean

Iragan maiatzaren 10ean Raquel Osborne eta Maria Roson komisarioek ondutako Emakumeak susmopean. Memoria eta sexualitatea (1930-1980) erakusketa inauguratuko zuten Montehermoso Kulturunean. Erakusketak 1930-1980 garaiko emakumeen sexualitatea du ardatz, eta zabalik dago ekainaren 16a bitarte. Garai horretako pertsonen objektu eta agirien bitartez, hala nola, dokumentazioa, liburuak, fotografiak, kartelak eta ...

berriemaileak