MUSIKA

Jaialdi “multimusikala” egingo dute asteburuan Lasarte-Orian

Lasarte-Oriako Multimusikala Kultur Elkarteak izen bereko jaialdiaren hamargarren edizioa ondu du aurten. Jaialdia ostiraletik igandera bitarte egingo dute. Orotara 25 talde arituko dira bost agertokitan, hala nola, La Kinky Beat, Adabegi, Anai-Arrebak, Bad Sound System, eta Rude Kanka Sound System.

Musikaz gain, makina bat kontu izango dira, tartean, kale animazioa, graffiti erakustaldi erraldoia 70 metroko paretan, eta Euskal Jaia.

Egunez eguneko emanaldiei dagokienez, eta gutxi batzuk aipatzearren, ostiralean 22:30etik aurrera, lau taldek joko dute: Oi! Salimos (Punk, Txantrea), 40 D Fiebre (Punk, Lasarte), La Kinky Beat (Dubstep/Drum and Bass, Bartzelona) eta Rude Kanka Sound System (Dubstep/ragga/jungle/Uk dub, Donostia).

Larunbatean halaber, beste lau banda izango dira oholtzan: Buffalo (Estiloa Etzakit Zein Jarri,Zarautz), Egin Patchanga Band (Patchanga, Turin), Anai-Arrebak (Disco House/Punk, Pasai Donibane) eta Adabegi (Funk/ Flamenko Tinbaleroa Txalapartarekin).

Aipaturiko biak jaialdiko garrantzitsuenak dira, baina asteburu osoan beste hainbat kontzertu ikusteko parada izango da, besteak beste, Miguel Ras Tafari reggae banda, Kultu Kultivo rap taldea edo A Human Disaster hardcore eta metal koadrila.

Egitarau oparo honen xehetasun guztiak blog honetan biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button