artea

Posterrak eta izaki hibridoak

Posterrak eta izaki hibridoak

Bilboko La Taller lokalak bi ekitaldi ondu ditu asteon. Hala, ekainaren 17an, Estibaliz Sádaba komisario duen Series múltiples izeneko poster bilduma bat aurkeztu zuten.

Sadabak argitaraturiko liburu artistikoan 12 artistek egindako 10 poster jasotzen dira. Lan horiek egiteko hainbat teknika eta formatu erabili dituzte, hala nola, irudia, marrazkia, entsegua, kronika eta elkarrizketa.

Poster horien egileak ondokoak dira: Diego Carbajo, Silbia Carlos,  Ramón Churruca, Leyre Goikoetxea, Miriam Isasi, Mónica Mayer/Víctor Lerma, Txuspo Poyo, Arturo/Fito Rodríguez, María Salazar, eta Leire Urbeltz/Antonio José Flores Valcárcel.

Bestalde, ostiralean, ekainak 21, La Taller galeriak Eunkang Koh artista korear-estatubatuarra erakusketa aurkeztu zuen. Erakusketa bi hilabetez izango da ikusgai. The human shop izeneko erakusketan egun bizi dugun kapitalismoaren kolapsoa irudikatu du izaki hibrido eta potreta komiko eta groteskoen bitartez.

Erakusketak marrazkiak, zeramikak eta lan grafikoak bilduko ditu. Esaterako, hozkailuen ateetan jartzen diren imanak; alegia, masa kontsumoko gizarte baten materialak.

Erakusketa zabalik egongo da abuztuaren 9a bitarte.

La Taller galeria-k bidalita // 2013-06-24 · 09:56:26

Bidali zure albistea >>