ESZENA

“Desentxufatuak” antzezlana taularatuko dute gaur Azpeitian

Tartean Teatroak Desentxufatuak. Euskaldun berri zaharrak ez dira inoiz hiltzen obra aurkeztuko du gaur, Azpeitiko Soreasu Antzokian, 21:30etik aurrera. Patxo Telleria eta Mikel Martinezek antzeztua, lan komikoa da Desentxufatuak.

Tartean Teatroa konpainiak aspaldi arrakasta handiz antzeztutako Euskara Sencilloaren Manifestoa eta Larruaizetara obrak berreskuratu eta horietako atalik onenak bildu ditu obra honetan.

Patxo Telleriak idatzitako testuan oinarritzen da Desentxufatuak, eta formatu txikiko lana da.

Tartean Teatroa taldearen arabera, “Publikoartera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto. Desentxufatuak katarsi ariketa bat da. Euskara ikasleentzat bada, jakina, euren isla (deformatua) ikusten dutelako eskenatokian. Baina euskara ikasle ez direnentzat ere”.

Informazio gehiago: tartean.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button