MUSIKA

Ruper Ordorika abeslariaren kontzertua, Iruñean

Baluarteko Ganbera Aretoak Ruper Ordorika abeslariaren kontzertua hartuko du igandean, abenduak 12, 19:00etatik aurrera.
Oñatiko kantautoreak zuzenean aurkeztuko du bere azken diskoa, Amour eta Toujour. Kontzertuan Mugalaris taldearekin arituko da: Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak).

Kantu eta molde berriak sortu ditu musikagileak, izan ere, Kubara jo eta hango doinu eta giroetan inspiratutako Amour eta toujours lana sortu du.

Elkar diskoetxeak azaldu duen bezala, “lan berri hau poliki-poliki garatu da Ruperren buruan, Kubara egindako lehen bidaietatik bueltaka ibili duen ideia izan da. Horretarako Kubako musikari handiak ondoan izatea nahitaezkoa izan da, haien soinu kontzeptu bereziaren ildotik sortu baititu Ruperrek kantuok. Alegia, disko honetako kantuak benetan bereak egiteko Lino Lores eta Yaroldy Abreu bezalako musikari bikainekin jo eta grabatu du, ondoren Kenny Wollessen eta Dani Perez bezalako goi mailako musikariak, Ruperren aurreko diskoetatik ezagutzen ditugunak, gehitu zaizkiolarik proiektuari.”

Hil honetan ere, Arrasateko Amaia Antzokian izango da (abenduak 23) eta Bilboko Arriagan (abenduak 30). Urtarrilean, Durango, Azkoitia, Getxo, Donostia eta Tolosa bisitatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button