MUSIKA

Alos Quartet taldearen kontzertua, Beran

Berako Kultur Batzordeak eta Berako Udalak antolaturik, larunbatean, ekainaren 26a, Alos Quartet taldearen kontzertua programatu dute Beran.

Alos Quartet taldearen barruan Xabier Zeberio, Lorena Nuñez, Francisco Herrero eta Ivan Carmona aritzen dira, eta orain, bere XX. urteurrenaren ospakizun kontzertu berezietan zuzenean grabatutako disko berria aurkezten ari dira.
Izan ere, Gasteizko Principal Antzokian (Aitzinafolk), Donostiako Victoria Eugenian, Tolosako Leidorren eta Bilboko Azkuna Zentroan (Loraldia) eskainitako lau emanaldietan Jean Phocasek grabazio berezia egin du, eta horrekin, taldeak bere ibilbideko doinu esanguratsuenak biltzen dituen lana osatu du.

Betiko legez, Alos Quarteten zuzenekoetako esentzia gordetzen du disko berriak, bai eta 18 doinu bizigarri ere.  “Zuzeneko energia eta bapatekotasun zoragarriz ondutako konposiziotan, taldearen hainbat doinuren bertsio berrituak eta inoiz erregistratu gabeko piezak nahasten dira.”

Aipatzekoa da Alos Quartetek kontzertu hauetan bidelagun izan dituen aparteko artisten zerrenda; Oreka Tx, Izaro, Hertzainak taldeko Josu Zabala eta Gari, Gorka Hermosa, Oskorri taldeko Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez, Aitor Etxebarria, Iñigo Egia, Ivan Alzate, etab.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button