BESTELAKOAK

Hiri berrikuntzarako gune hibridoak

BAT ingurunea eraldatzen parte hartuko duten herritarrak trebatzeko asmoz hiriak eskaintzen dituen ikaskuntzarako aukera anitzak aztertzea xede duen kultur proiektua da.

Horretarako Hiri berrikuntzarako gune hibridoak izeneko saioa egingo da Bilbon eta Gernikan, azaroaren 20tik 23ra. 2013ko edizio honetan, komunikazioko teknologia digital berriekin lotutako erabilera hasiberria eta horrek espazio fisikoarekin dituen harremanak aztertuko dira.

Lantegiak, hitzaldiak, eztabaidak eta zinema-forum ekintzen bidez partaidetza aktiboa eta komunikazioko eta sormeneko guneak bultzatuko dira,  hor zein sarean.

Hori baino lehenago, BAT 2013-k Think Cities saio berezia egingo du.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button