bertsotan

“Bertsoa Bizi Gazte: ikastetxetik plazara”

“Bertsoa Bizi Gazte: ikastetxetik plazara”

Bertsoaren bidez gazteen euskarazko sormena sustatu egin nahi dute Araba aldean, eta horretarako Bertsoa Bizi Gazte egitasmoa abiaraziko dute aurten ere.

DBH 3 eta 4. mailako D ereduko Arabako ikasleei zuzendu zaie bereziki Bertsoa bizi gazte proiektua. Aurten, Arabako eskualde guztietako (Gorbeialdea, Gasteiz, Añana, Aiaralde, Mendialde, Lautada eta Errioxa) bigarren hezkuntzako 18 ikastetxek hartu dute parte proiektu honetan. Tailerrak egingo dira ikastetxeetan bertsoaren mundura hurbiltzeko eta ostean interesdunekin aurrerapausoak ematen segituko dute.

Horrekin batera, Arabako gazteen euskarazko talde sormenak bultzatu eta argitara ekarri nahi dituzte antolatzaileek, hitzez, doinuz eta irudiz osaturiko bideoklip lehiaketa baten bidez. Horretarako bertsoak egin, abestien letrak aldatu edo Rap bat osatu  euskaraz, eta bidaliko dute bideo klipa maiatzaren 5a baino lehen.

www.nibanaxarabakoa.eus izeneko gune horretan daude lehiaketaren nondik norakoak, araudia, sariak. Bideoak ere bertan argitaratuko dira eta bozkatzeko aukera izango da maiatzaren 5etik aurrera.

Animatu eta bertsoaren mundura egin jauzi.

Arabako Bertsozale Elkartea-k bidalita // 2017-03-10 · 11:20:23

Bidali zure albistea >>