MUSIKA

“Muxu Zitala” rock jaialdia egingo dute larunbatean, Gasteizen

Gasteizko Artium zentro eta museoak Muxu Zitala Fest izeneko jaialdia hartuko du larunbatean, 19:30etik aurrera. Jaialdian Gasteiz inguruko talde gazteak eta ja ibilbide sendoa egin duten taldeak elkartuko dira.

Artiumen arabera, “Gasteiz da gaur egun gure inguruko hiririk emankorrenetako bat musika talde gazte amateurren kopuruari dagokionez”

Guztira, sei taldek joko dute Muxu Zitala Fest jaialdiaren agertokian: Gasteizeko hiru banda hasiberri, Xarpa, Radiofobia eta Red Iron Squad, eta eskarmentu gehiago duten beste hiru, Los Nitxos, Sumision City Blues eta Señor No; lehenengo biak Arabako hiriburuan eratutakoak eta hirugarrena Donostian.

Wikipediaren arabera, “Señor No, 1993ko udaberrian Donostiako Buenavistako lokaletan sortutako Rock taldea da. Xabi (gitarra eta ahotsa) eta Mikel (baxua) La Perrera taldearen partaideak ziren eta taldearen banaketaren ondoren proiektu berria sortu zuten. Horretarako, Andoni, aldez aurretik Dead Movies taldean aritua zena, bateria jole bezala eta ordura arte esperientziarik ez zuen Imanol (gitarra) hartu zituzten”.

Donostiarrek sei disko plazaratu dituzte: Señor No (No Tomorrow, 1994); No mundo (No Tomorrow, 1996); No me hables (No Tommorow, 1996); Siempre te diré que no (GP Records, 2003); Señor Sí (Gaztelupeko Hotsak, 2005) eta No cambies siempre (Folc Records, 2015). Iaz, halaber, single berria argitaratu zuten Folc Records diskoetxearen bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button