MUSIKA

Bilbao BBK Live jaialdiaren engranajeak martxan

Gaur hasiko da makina bat musikazalek espero zuten jaialdi erraldoia, eta bertan Arcade Fire, Pixies, Foals, Tame Impala eta New Order bezalako taldeak izango dira kontzerturik gogoangarrienak egiteko prest. Gaurtik larunbatera bitartean, bost eszenatokitan banaturiko 60 taldek baino gehiagok publikoa berotuko dute Kobetamendin.

Uztailaren 7an, 8an eta 9an izango da Bilbao BBK Live, eta berriz ere musikaz beteko du hiria bere hamaikagarren edizioan. Erreferentziazko jaialditik Arcade Fire igaroko da data esklusiboan, eta Pixies, Foals eta Tame Impala talde nagusiak izango dira. Baina horretaz gain, makina bat talde igoko dira eszenatokietara onena emateko prest. Eta tartean euskaldunak ere bai; Belako edota Dekot taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.

Goiko apokalipsiaz gain, egun hauetan ere, Bereziak zikloaren bidez, jaialdia hiri erdira bajatuko da hainbat ekimenen bidez, Kobetamendiko giro bertatik bertara bizi ahal izateko.
Hortaz, Bilbao BBK Live 2016 jaialdiari hasiera emateko kontzertu sorpresa bat eskainiko da gaur, BBK Salaren parean, 13:30ean. Uztailaren 8an, honako talde hauen emanaldiez gozatzeko aukera izango da: Nudozurdo (Erribera), John Berkhout (Areatza) eta Soleá Morente (Albia lorategia) flamenkoaren eta pop-rockaren fusiorik onena ekarriko duena. Egun horretako kontzertu akustikoa Havoc-ek eskainiko du Residence aretoan.
Larunbatean, uztailaren 9an, McEnroe (Erribera), León Benavente (Areatza) eta Juventud Juché-ren (Albia lorategia) lanak entzuteko aukera izango da. Beste aldetik, Santi Camposek, Amigos Imaginarios taldeko kide ohiak, kontzertu akustikoa eskainiko du Singular tabernan.

Bilbao BBK Live 2016 hasita dago!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button