BESTELAKOAK

Inprobisazio txapelketa mundiala egingo dute Donostian

 

Abuztuaren 3an eta 4an Inprobisazio Txapelketa Nagusia egingo dute Artelekun. Edozein sortzaileek parte har dezake bertan, hala nola, musikari, dantzari, aktore, bertsolari, poeta, performer, edo idazleek. Partaideek bertsolari txapelketetan oinarritutako ariketak egin beharko dituzte. Ekimena AMMMRB#III eta AUDIOLABek atondu dute.

Partaideek egin beharko dituzte ariketak ondokoak izango dira: Binaka ofizioka, zozketa bidez bi inprobisatzaile aukeratzen dira eta hauek antolatzaileek proposaturiko gai baten inguruan inprobisatuko dute; Banaka puntua emanda, antolatzaileek hasiera ematen diote piezari, partehartzaileak hari horri jarraituz inprobisatu beharko du; Hirunaka puntuka, gai librean baina molde laburrean hirunaka egin beharreko inprobisazioa; eta Kartzelako gaia, denek gai bera izango dute bakarka inprobisatzeko.

Partaideek erabiliko dituzten baliabideak (instrumentu, doinu, ekipo, estilo, eta bestelakoak) libreak dira. Epaimahaia lau adituk osatuko dute. Abuztuaren 3an 16:00etan kanporaketak izango dira Artelekun eta 4an berriz, finala. Txapela eta Juanjo Aranguren eskultoreak egindako garaikurra dago jokoan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button