IKUS-ENTZUN

“Pre-FANT” bihartik aurrera, Bilbon

Aurten, maiatzaren 6tik 13ra ospatuko da Bilboko Zinemaldi Fantastikoa-FANT, baina lehenago,  bihar hasita, apirilaren 27tik maiatzaren 1era, Pre-FANT zabalduko da, eta bere programazioaren barruan, zine frantsesari buruzko zikloa eta Sitges Tour a Contracorriente saila antolatu dira.

Programazioa bihar bertan, apirilaren 27an, hasiko da, Jordi Ojeda errobotika adituak Bidebarrieta Kulturgunean eskainiko duen hitzaldiarekin: Paradojas temporales en el cine de ciencia ficción. Hitzaldian, zientzia fikziozko film batean kontuan izan behar diren denboraren paradoxak aipatuko dira, eta horietako bakoitzarekin erlazionatutako film zerrenda proposatuko da.

Gero, eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzarekin hiru film luze eskainiko dira BBK Aretoan:  Mauvais sang, 1986an Leos Caraxek egin zuen kultuzko filma da; Lucas Belvauxen Rapt (2009) eta Hélène Catteten eta Fruno Forzaniren L´Etrange couleour des larmes de ton corps (2013, euskaraz ere izango ditu azpi-tituluak). Ziklo hori apirilaren 28tik maiatzaren 1era izango da, 19:00etatik aurrera.

Bigarren zine saio potentea Sitges Tour a Contracorriente izenekoa izango da, eta Pre-FANTen pantaila handian ikusiko diren lau filmak hauek dira: Kristian Levringen The salvation (2014), Cédric Angerren La prochaine fois je viserai le coeur (2014), Brian Jamesen Bloodsucking bastards (2015) eta Anouk Whissellen, François Simarden eta Yoann-Karl Whissellen Turbokid (2015). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button