IKUS-ENTZUN

“Zinuema” jaialdiaren programazioa aurrera doa

Zinuema jaialdiari esker, Ataunen, Azpeitian, Etxarri-Aranatzen eta Igorren euskarazko filmak, dokumentalak eta bestelako saioak ikusi ahal izango da astebururo, hiru hilabetez. Guztira euskarazko 12 ikus-entzunezkoren egitaraua osatu da, eta “eskaintza egonkor baterako esperientzia pilotua izango da”.

Mota askotako ikus-entzunezkoak eskaintzen ari den ekimena azaroan hasi zen, eta otsailaren 19ra arte luzatuko da.

Asteburu honetako proposamena Nire zirkua izeneko filma da. Zirkuko familia batean jaioa, 12 urteko Laurak bere bizitza gaztearen zati handi bat biran eman du, Bill aita bakar eta pailazo profesionalarekin. Baina, ezkutuan, bizitza tradizionalago bat amesten du. Bere ahalmen akademikoa aitortzen dion irakasle berriari esker, Laurak bere ametsa betetzea lortuko du: eskola pribatu batera joatea… Bill espiritu libreak onartu ahal izango du bere neska txikia beste ezpal batekoa dela?

Datorren asteburuan, Black is Beltza II: Ainhoa lana ikusteko aukera egongo da.

Zinuema jaialdiaren webgunean duzue egunez eguneko programazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button