LITERATURA

Samuel Beckett-en “Molloy” euskaraz

Meettok argitaletxearen azken argitalpena jaso dugu Nontzeberrin:  Samuel Beckett-en Molloy euskaraz. Betiko legez, Gerardo Markuletak egin ditu itzulpenak.

Argitaletxe txukunaren webgunean, lanaren nondik norakoak ikusi eta ikasi ditugu: 1950ean Beckett-ek kontratu bat sinatu zuen Les Éditions de Minuit argitaletxeko Jêrome Lindon-ekin, Molloy, Malone meurt (Malone hiltzen da) eta L’Innommable (Izendaezina) argitaratzeko. Editoreak kontatu zuen: “Testuaren edertasun izugarriak berehala harrapatu ninduen. Ordu gutxi batzuetan irakurri nuen, lehenago sekula testu bat irakurri ez nuen moduan. Ez zen nire kideetako batek argitaratua, ez maisu-lan kontsakratu bat, nire argitaratzaile lanarekin zerikusirik ez zeukana… Argitaratu gabeko eskuizkribu bat zen, eta hainbat editorek errefusatua. Ezin nuen sinetsi”.

Molloy ez dago geldi. Zango zurruna gorabehera, bizikletan edo makuluekin ibil daiteke. Amarenera omen doa, edo bere buruaren bila, edo beti ihesi doakigun ziurtasunaren xerka. Bigarren atalean, Molloy bera aurkitu behar du Moran detektibeak. Moran ikertzen hasi, eta Molloy bihurtzen da. Pertsona beraren bi alderdi? Biek bat egiten bide dute niaren bilaketa amaigabean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button