bertsotan

Bertsoa eta pilota

Bertsogintza eta pilota uztartuko dituen Bertso Pilota ekimena aurkeztu dute Donostian. Hala, bi adierazpide horiek bat egingo dute frontoian. Euskal kulturaren bi adierazpen historiko zein gaur-gaurkoak elkartzen dituen ikuskizuna da hau. Esatari eta musikak lagunduta. Herri-auzotarrak parte hartzeko asmoz jaio dena. Pilota bertsoa, bertsoa eta pilota eta saltsa, ...

Egaña eta Paia, “Udaberriko Bertso Saioak” programan

Bilboko Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udalek antolatzen duten Udaberriko Bertso Saioak egitarauaren hirugarren saioa maiatzaren 18an, larunbata, egingo da, 13:00etan Karmelo Plazan. Bertan, Andoni Egaa, Fredi Paia, Jone Uria eta Alaia Martin arituko dira. Gaiak Santutxuko Bertso Eskolak jarriko ditu. Azpimarratzekoa da, halaber, maiatzaren 23an Begoako Udaltegian ...

Asteon Araban izango diren bertso saioak

Arabako Bertsozale Elkarteak asteon izango diren bertso-saioak iragarri ditu. Hasteko, maiatzaren 16an, osteguna, bertsolaritzarekin lotutako hitzaldia emango du Andoni Egaak Laudioko Basalarrina elkartean Topaguneak antolatuta. Maiatzaren 17an, bertso afaria izango da Gasteizko Armentia Ikastolan, 20:30ean. Bertsolariak: Manex Agirre, Iaki Viaspre, Julen Zulaika, eta Uxue Ruiz de Arkaute. Agurainen, ...

Xabier Silveira, bere bakardadean

Xabier Silveira eta Unai Elizasu arituko dira maiatzaren 16an Doka Donostiako Kafe Antzokian Bertsolaria bere bakardadean izeneko saioaren barruan. Saioa 20:00etan hasiko da. Saio hauek ohikotasunetik at daude. Izan ere, bertsolari eta gai-jartzailea maila berean jarriko dira, esperimentazioaren esparruan murgiltzeko asmoz. Donostiako Kafe Antzokiak ohar bidez ...

Bertsokatu Txapelketaren finala

Kutxiko Katu tabernak antolatu duen III. Bertsokatu Txapelketaren finala maiatzaren 9an, osteguna, egingo da Gasteizko gaztetxean. Bertan, Izar Mendiguren, Maddi Ane Txoperena, Iaki Viaspre, Peio Ormazabal, eta Asier Azpiroz arituko dira, 21:00etan. Beste hiru saio ere izango dira Araba asteon. Hala, maiatzaren 10ean, ostirala, bi hitzordu izango dira: ...

“Udaberriko Bertso Saioak” programa abiatuko da Bilbon

Bilboko Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udalek antolatutako Udaberriko Bertso Saioak egitaraua aurkeztu berri dute. Hala, maiatzeko hiru larunbatetan, 4an, 11n eta 18an, hiru bertso saio interesgarri izango dira Santutxuko Karmelo plazan, 13:00etan. Saioei horiei dagokienez, maiatzaren 4an Miren Amuriza, Jon Maia, Unai Iturriaga, eta Julio Soto arituko ...

“Errimak oinetan”, bertsoak dantzan

Haatik dantza konpainiak bertsolaritza eta dantza uztartzen dituen Errimak oinetan ikuskizuna taularatuko du gaur, apirilak 26, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek sortu dute ikuskizuna, eta bertsoak sortzen dituzten "sentipen eta emozioak" taularatzen dituzte. Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? ...

berriemaileak