IKUS-ENTZUN

“Cortada 2015” Gasteizko Film Laburren Jaialdia

 

EHUko Arabako Campusean antolatzen da jaialdia hau. Aurten, abenduaren 1etik 5era luzatuko da eta bertan parte hartu nahi baduzue, adi zabaldu diren baldintzetara.

Joan den urteko irailaren 1etik aurrera ekoitzitako filmak (gehienez ere 30 minututakoak) lehiatu ahal dira.
Hautatutako film laburrak hiru kategoriatan banatuko dira: Fikzioa, Dokumentala eta Animazioa, gainera, Cortadako film laburrik onenari emandako sariaren irabazleak aukera izango du Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren 30 Goya sarien aurretiko hautaketan izena emateko.

Gureak atalean, euskal film laburrak lehiatuko dira, eta Hemengoak izenekoan, Arabako lurraldeko film laburrak sustatuko dira.

Bertan egongo diren beste atal batzuk honakoak dira: Freaky Power Gaua (bertaratutako ikusleek emaniko saria izango duena) eta Unilabur (edozein unibertsitate publiko edo pribatutako unibertsitate ikasleei eskainitakoa), eta atal honen barruan beste lehiaketa bat egongo da, Ehulabur deiturikoa, EHUko ikasleei ez beste inori eskainitakoa.

Film labur onenak 1.200 euro eta garaikurra eskuratuko ditu.

Izena emateko epea 2015eko urriaren 10ean amaituko da.

Bestelako datuak, hemen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button