ARTEA

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa

Josune Ariztondo Bizkaiko Aldundiko Kulturako diputatuak eta Iñaki Mendizabal kazetari eta Ortzadar astekariaren arduradunak Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren lehen edizioa aurkeztu zuten atzo.

Lehiaketa honen bidez, euskararen erabilera sustatzeaz gain, euskal ilustratzaileen tradizioa berreskuratu nahi da.
Lehiaketaren lanak euskara hutsean egin beharko dira. Foru Liburutegian aurkeztu berri den eta ekainera arte iraungo duen Ilustratzaileak Bizkaian (XVI-XX): odisea grafikoa erakusketaren ekimenen barruan egiten da lehiaketa honetarako deialdia.

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren bidez, euskararen presentzia areagotu nahi da arlo horretan; baina, horrez gain, egunotan Foru Liburutegian erakusgai dagoen Bizkaiko eta Euskadiko marrazkigile onenen tradizioa berreskuratu nahi da.

Gaia librea da, baina protagonistak pertsonaia originalak izan behar dira, baita istorioa ere. Pertsonaiak eta istorioa, biak, sortze-lan propioak eta argitaragabeak izan behar dira.
Lanak 4 orrialdekoak izan behar dira, inprimatuak eta zenbakituak, egokiro errotulatuak, A4 tamainakoak eta formatu bertikaldunak.
Obrak erabat bukatuak izan behar dira eta kolorean zein zuri-beltzean aurkeztu daitezke.
Esan dugun bezala, l
anak euskaraz aurkeztu behar dira eta ezin da egilearen izena agertu. Titulua edo gaia erabili behar da obra aurkezteko, eta sobre batean entregatuko da sinadurarik ez eta izenik gabe.
Gutunazal horren barruan beste bat atxiki behar da, titulu edo gai bera erabilita, egilearen datu pertsonalekin: izen-abizenak, telefono zenbakia, lanbidea, jaiotza-data, NAN zenbakia, helbidea eta helbide elektronikoa (izanez gero).

Lanak eskuan entregatu edo bidali ahal dira: I. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa. Iparraguirre Editoriala, S.A., Kaputxinoen bidea, 6, 5.C. Bilbao-Bizkaia (48013)Ç
Obrak aurkezteko epea astebetekoa izango da, irailaren 5etik 9ra arte eta 1.500 euroko sari bakarra izango da.
Saritutako lana eta aukeratutako beste batzuk Deia egunkarian argitaratuko dira. Lehiaketaren oinarriak bere web orrian ere kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button