musika

2013-05-23 · 10:34:52
Albiste hau aupatu hedatu Albiste hau zabaldu hedatu Albiste hau facebook hedatu Albiste hau twitter hedatu Albiste hau delicious hedatu Albiste hau digg hedatu

Kontzertu rock zaleak, Le Bukowski klubean

Kontzertu rock zaleak, Le Bukowski klubean

Donostiako Le Bukowski klubak hiru kontzertu rock zale hartuko ditu gaurtik larunbatera bitarte. Hala, gaur bertan, Australiako Burn In Hell eta Frantziako Birds Are Alive taldeek joko dute, 20:00etan.

Australiarrek instrumentu akustikoak jotzen dituzte energia handiz baliatuta. “Ez dago ez izerdirik ez negar malkorik, odola eta okada bai ordea. Ez arma ez emakumerik baina predikatzaile hutsak dirudite. Hardcorea eta musika klasikoa aurpegiz aurpegira ea nork irabazten duen”. Hiru musikarik osatzen dute banda: pianoa, gitarra eta perkusioak. Frantziako Birds Are Alive bandak, berriz, blues lokaztuan bustitako doinuak jotzen dituzte.

Ostiralean, halaber, Bartzelonako The Capaces punk-and-roll talde basatiak joko du. Gaur arte bost disko argitaratu dituzte katalanek: Born to Punk (2003), Amplifired (2005) The Restless Breed (2007), Whatever it is, I am against it! (2010). Aurten, gainera, Castidermia izenburuko lana plazaratu dute. Laukotearen jarioan Poison Idea, Dwarves, Zeke, DOA eta bestelako punk piztien eraginak nabaritzen dira. Basakeria hutsa.

Azkenik, larunbatean, Kaxilda liburu-denda lehen urtemugaren festa egingo dute MMá (Inoren Ero Ni taldeko Okene Abrego eta Mariano Hurtado) eta Italiako Appaloosa taldeek joko dute.

Datorren astean ere izango da zer ikusi Le Bukowskin. Izan ere, maiatzaren 30ean Mexikoko Los Explosivos garage-rock taldek joko du.

Nontzeberri-k bidalita

Bidali zure albistea >>

Sahararen aldeko rock doinuak

Maiatzaren 25ean, Guees kontzejuko Zaramillo hiriguneko frontoian Sahararen aldeko Saratxorock jaialdia izango da. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Sahararen aldeko elkartasun erritmo biziak ondoko taldeek joko dituzte: Aguraingo Gatillazo; Zaragoza hiriko Silencio Absoluto eta Desakato, eta Enkarterrietako Urban, Spain Tortures, Hil Aiari eta La Tronera. Jaialdia ...

Humus taldeak “Saurius” diskoa kaleratu du

Tolosako Humus laukoteak Saurius bere bosgarren lana plazaratu du Bonberenea Ekintzak zigilupean. 2013ko udaberrian Karlos Osinaga Txap teknikarekin Bonbereneako estudioan grabatutako zazpi kantu biltzen ditu. Melodiekin jositako metal garaikidean bustitako doinu indartsuak grabatu dituzte tolosarrek. Mantxiren eta Lusimaren gitarrak eta Nataliaren ahotsa nabarmentzen dira gehienbat. Horiek guztiak, baina, ...

Rock dokumentalei buruzko jaialdia, Zarautzen

Rockumentalak! Zarauzko musika dokumental zikloaren seigarren edizioa egingo da maiatzaren 31tik ekainaren 22a bitarte Modelo aretoan. Orotara, lau dokumental proiektatuko dira (22:00etan), eta bi kontzertu ere izango dira. Dokumental zikloa maiatzaren 31n hasiko da Bob Marley reggae musikari mitikoari buruzko Marley lanarekin. Emanaldia Makala musikari eta disko jartzaileak ...

Cabezafuego musikariak Arrasaten eta Oñatin joko du

Iigo Cabezafuego musikari ipurterreak (Atom Rhumba, Mermaid, Half Foot Outside, Jugos Lixiviados, Basque Country Pharaons, Royal Canal, Black Lagun eta Bizardunak) iragan apirilaren 14an abiatu zuen bakarkako No Tengo Tele izeneko bira. Orotara dozena bat emanaldi egin ditu gizon orkestra formatuan, bai Euskal Herrian, bai estatuan. Bira horretako ...

Eñaut Elorrietak bakarkako lehen diskoa argitaratu du

Ken Zazpi taldeko abeslari den Eaut Elorrietak (Gernika-Lumo, 1975) Deserriko kantak (Elkar) izenburuko lana plazaratu du. Deserria kontzeptuaren inguruan ardazturiko 10 kantu bildu ditu bizkaitarrak. Horretarako, hainbat idazleren testuak egokitu ditu, tartean, Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga, eta Joseba Sarrionandia. Disko kontzeptuala eta literarioa da, esan du ...

Emarock gaua eta erakusketa

Maiatzaren 18an Emarock Gaua izango da Bilboko Izarbeltz Ateneoan. Jardunaldia 19:00etan hasiko da Emarock dokumentalaren emanaldiarekin. Gero, 20:00etan, kontzertuak hasiko dira: Gaur Ez, Humus, Endemao eta Las Tuerkas. Kontzertuak amaitu eta gero, Lucy Ramonek diskoak jarriko ditu. Jaialdia Bilboko Irola Irrati libreko Emarock irratsaioko kideek antolatu dute. Antolatzaileen ...

Frustration-en post-punk doinuak, Donostian

Frustration Paris hiriko post-punk eta new wave taldea da. Maiatzaren 17an Donostiako Le bukowski Klubean izango dira Uncivilized izenburuko bigarren lan ilun, hotz eta dantzagarria aurkezten. Frustration gurera ekarri duten promotoreek argi daukate: Uncivilized Frantzian azken bost urteetan argitaratu den disko garrantzitsuena da. Frantziarrek 2008an argitaratu zuten Relax ...

berriemaileak