ESZENA

Ados Teatroa konpainiarekin solasaldiak

Ados Teatroa konpainiaren Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlanaren estreinaldia dela eta, sormen prozesuaren baitan, Errenteriako Udaleko Kultura Sailak ekitaldi desberdinak antolatu ditu herritarrek prozesu honen nondik-norakoak ikus ditzaten.

Ados Teatroaren ekoizpen berri hau, Garbi Losada autore eta zuzendariaren eta Dora Salazar artista plastikoaren arteko elkarlanaren emaitza da. Dora Salazarren obra bere bizipenen proiekzio artistiko bat bezala definitzerik badago, Garbi Losadaren dramaturgiak, unibertso horren birsortze edota interpretazio berri eta aske bat planteatzen du, izaera pertsonal garbi batekin.
Honela, Garbik bere oroitzapen eta emozioak gehituko dizkio Dorak eskainitakoei, berriz ere interpretatuaz, unibertso hau (Doraren unibertsoa gutxienez), bizitzarekiko ikuspuntu hau.

Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlanaren estreinaldia otsailaren 23an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Errenteria hiria Kulturgunean.
Baina estreinaldia baino lehenago, beste hitzordu bi dira kontuan hartzekoak. Dora Salazar artista plastikoarekin izango da lehena, La obra plástica como escenografía izenburupean. Hau, otsailaren 6an izango da, 19:30ean, Errenteria hiria Kulturgunean.
Bestea, La música como personaje en escena: el proceso creativo de composición musical izenburupean egingo da Javier Asin konposagile eta soinu diseinatzailearekin, otsailaren 13an, toki eta ordu berean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button