MUSIKA

Skadne Krek free jazz-rock-garage koktela, Donostian

Norvegiako Skadne Krek bandak Donostiako Be Bop tabernan joko du igandean, martxoak 2, 20:30ean; laukoteak punka, elektronika, jazz eta rocka uztartzen ditu lotsagabe bere jarioan.

Gipuzkoako hiriburuko tabernak bidali duen oharrean jasotzen denez, taldeak instrumentu elektronikoak eta mentalitate rock zalea batzen ditu.

“Bendik Anderssonen bateria-jotzailea berotasun handiko musikaria da, energia-makina bat, Madchester estilokoa; Gaute Granli gitarra jotzailea eta Jenss Borge baxu-jotzailea, taldekide bihurrienak dira, oso lotsagabe jokatzen dute jarraitu beharreko ereduekiko. Adrian Tvedten teklatu-jotzailearekin osatzen da taldea, 70eko urteetako eragin nabarmenak dituen musikaria, instrumentua modu interesgarrian eta dibertigarrian tratatzen duen musikaria”.

Adituen ustez, Skadne Krek Norvegiako musikaren etorkizuna islatzen du. Bigarrenez izango dira gurean: igandean, martxoak 2, Donostiako Be Bop tabernan, 20:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button