MUSIKA

Astearte kulturalak Gasteizko Parral tabernan

Datorren asteartean, hilak 8, Gasteizko Panico Escenico teatro taldeak En Cuarentona antzezlana taularatuko du hiri horretako Parral tabernan Astearte Kulturalak ekimenaren baitan.

Hilaren 15ean, aldiz, blues rock doinuak entzungo dira Berako Petti musikariaren eskutik. Ekitaldi hori Korrika Kulturalarekin batera atondu dute.

Martxoaren 22an, Red Garage Bizkaiko garage-rock taldeak sutan jarriko du Parral taberna, eta, azkenik, hilaren 29an, Antton Aranburu & Bidaiari Bakartiak (Busturia-Gasteiz) taldeak kontzertua eskainiko du. Emanaldi hori GEU elkarteak antolatu du.

Parral tabernak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button