IKUS-ENTZUN

Animadebak gortina lehiaketa abiatu du

Deban egin ohi den Animadeba animazio-jaialdiaren aurtengo edizioa abenduaren 26tik 30era bitarte egingo da. Jaialdiaren baitan, gortina lehiaketaren hirugarren edizioa ondu dute.

Lehiaketan edozein animazio teknika onartuko dute. Lanak .mov, .mpeg, .avi edota .wmv formatuetan bidali ahalko dira. Artxiboak 30 segundoko iraupena beharko dute izan, eta egindako gortinaren irudi adierazgarri bat aurkeztu beharko da .jpg formatuan (3000-ko erresoluzioan).

Beharrezkoa izango da, halaber, gortina guztiek Animadeba 2012 logoa edukitzea. Gaia librea izango da, baina, beti ere, jaialdiaren promozioari zuzendua. Teknika, originaltasuna eta gaia baloratuko dira.

Lanak bidaltzeko epea abenduaren 16an bukatuko da, saria 700 eurokoa izango delarik.

Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak, izen-emate orria barne, Animadebaren webgunean dago.

Honatx iazko irabazlearen lana (Mikel Esparza, Deba).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button