ARTEA

Christine Etchevers pintorearen erakusketa, Durangoko Arte eta Historia Museoan

Laster abiatuko den 51. Durango Azoka iragartzen duen kartela egin du Christine Etchevers pintoreak. Bada, gaur, erakusketa zabalduko du Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Etchevers Baionan jaio zen 1953. urtean eta Kanbon bizi da egun. Bere ibilbidearen hastapenetan margolaritza figuratiboa jorratu zuen, baina gero, arte abstraktura egin zuen salto, bere lana kultura zaharren sinbolo edo grafismoan oinarritzen da.

Durangoko Arte eta Historia Museoaren arabera, “abstrakzioa lantzen du bere lanetan, sinbolismoa eta ikurrak nahastuz, eta aitortzen duenez, hieroglifikoak ere oso gustuko ditu. Euskal Herriarekiko duen lotura ere bere lanetan nabaritzen da. Euskal estelak oinarri hartuta hainbat eskultura sortu ditu”.

Christinek lanean aritzen da gaur egun ere, bere pintura abstraktua, “distiratsua eta lirikoa”, narratibo bihurtzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button