ARTEA

Gladys Sevillaren “Strangers” erakusketa, Gasteizen

Gladys Sevilla argazkilariak Strangers izenburuko erakusketa paratu du, Gasteizeko Iguana Kafe tabernan, martxoaren 26ra arte. Sevilla 18 urterekin hasi zen argazkiak egiten, oparitu zioten kamera analogiko batekin.

Erakusketaren harira, ondokoa azaldu du: “Errealitatearen eta fikzioaren arteko erdibidean dagoen antzoki bateko txotxongilo txikien antzera, gure bizitzan izaki bitxiak sartu eta ateratzen dira. Gure sorbalda ukitzen duten izakiak, igarotze jendetsuan. Izaki horiekin begirada iheskorrak gurutzatzen ditugu. (…) Nor ez da arraro bihurtu norberaren begien aurrean.Begi horietatik begiratuta. Zenbat denbora behar da norbera ezagutzeko, zenbat denbora behar da lagun bat ezagutzeko. Maite ditugunak ezezagun agertzen zaizkigu, ezagunaren prisma aldatzen diguten egoera bitxietan. Guztiok gara ezezagun, mundu bitxi batean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button