ESZENA

Eibarko Antzerki Jardunaldien 45. edizioa prest

Eibarko Antzerki Jardunaldien 45. edizioa otsailaren 22an hasi eta apirilaren 1ean amaituko dira. Ohi bezala, antzerki diziplinaren estilo ezberdinak ikusi ahal izango dira, hala nola komedia, drama, tragikomedia, kale-antzerkia, dantza, eta abar. Bigarren urtez, osasun-krisiaren ondorioz, emanaldi guztiak Coliseo Antzokian egingo dira. Eta beste aldetik, Hezkuntza Esparruko Antzokian antzerki-emanaldiak izango dira berriro, Unibertsitate Laboraleko Antzokian, alegia.

Eibarrera etorriko diren lanen artean, Max Aub eta Fernando Fernan Gomez bezalako egileen testuetan oinarritutako antzezlanak ikusi ahal izango. Eta horiekin batera testu sortu berriak, Sandra Ferrús, Eva Guerrero, Josi Alvarado, David Caiña, Jokin Oregi egileenak; Adriana Bilbao edo Eva Guerreroren proposamen koreografikoak… Genero desberdinak ikusi ahal izango dira: komedia, drama, tragikomedia, kaleko antzerkia eta dantza.

Aurtengo proposamenen gai nagusiak sare sozialak, teknologia, krisi ekonomikoa, klasikoak, antzerkiarekiko dedikazioa eta abar izango dira. Eta gainera, jardunaldi bat emakume komikoekin programatu da.

Lehen egunean, jardunaldien aurkezpenean, eta El veneno del teatro izenburupean, Ramon Bareak eta Mikel Losadak urte askoan beren artean izan dituzten harremanei buruz egingo dute berba, irakasle eta ikasle, maisu eta ikaslari, zuzendari eta aktore antzez-ofizioan.

Programazioaren nondik norakoak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button