IKUS-ENTZUN

“Mapamunditarrak”, zine-emanaldiak Iruñean

Proiekzioak eta zine-foruma biltzen dituen Mapamunditarrak 2017 ekimena egingo dute gaur Iruñeko Iturramako civivoxean, 19:30etik aurrera. Bi emanaldi izango dira egitarauaren baitan, eta Lorena Zilleruelo zuzendariak parte hartuko du bietan: Pasos (Txile, 2011,) eta La travesía (Txile, 2013); zine-foruma Lorena Zilleruelorekin egingo da.

Zine-zikloarekin batera, zazpi artisten lanak biltzen dituen erakusketa ere ondu dute, zeina ikusgai dagoen hilaren 24ra arte: “(…) Ibiltzeari loturiko metaforez berriro galdezka, eredu neoliberalaren krisi sozialak eta haustura ekologikoak nabarmendutako testuinguru batean. Artista horiek ibiltzea hautatu dute mundua behatzeko metodo gisa eta sormen gisa”.

Gaur pantailaratuko diren filmen harira, Pasos filmak GIBa duen 35 urteko Ema izeneko emakumearen istorioa kontatzen du. Hala, Ema tangoa dantzatzen hasiko da, bere gorputza aska dezan. “Galdutako maitasunari eta heriotzari gorazarre egiten dio baita ere filmak, eta halako kontuei aurre egin behar izaten diote GIBa duten lagunek”

La travesía filmak, berriz, Txileko Alderdi Sozialistako militante Rodolfo Fuenzalidaren bizitza du ardatz: “Pisaguan espetxeratu eta hil egin zuten, Augusto Pinochet diktadoreak 1973an zuzendu zuen estatu-kolpearen ostean”.

Informazio gehiago: pamplonaescultura.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button