musika

Ze Premikin jaialdia asteazkenean egingo da Donostian

Ze Premikin jaialdia asteazkenean egingo da Donostian

Donostiako Le Bukowski Klubak urtero Gazteszena aretoan ondu ohi duen Ze Premikin jaialdia asteazkenean egingo da.

Hala, Euskal Herriko talde andana izango da etzidamu Gazteszenako agertokian: Willis Drummond, Atom Rhumba, Estricalla, Niña Coyote eta Chica Tornado, Oskar Benas, Cobra eta Sofa.

Nazioarteko ordezkari bakarra Espainian finkatutako Johny Casino australiarra izango da. Casinok Time and Time Again (Folc) lana aurkeztuko du. Australiarrak Asteroid B-612 kultuzko high-energy taldean eman zituen lehenengo urratsak, 1990eko hamarkadaren hasieran. Harrezkeroztik, hainbat proiektu abiatu ditu: Egos (The Onyas, Cosmic Psychos eta The Meanies taldeetako musikariekin), Johnny Casino And The Secrets…

Musikariaren hitzetan, “nire ideia musika zintzoa eta grinatsua grabatzea da, hau da, bihotzetik eta kaletik ateratzen diren kantuak, kanpoan nagoenean jotzen, kantuok bere habitat naturalean bizitzen eta arnasten senti ditzan”.

Nontzeberri-k bidalita // 2017-04-10 · 09:21:44

Bidali zure albistea >>